Albisteak

POCTEFAk
2014ko Martxoaren 12a

POCTEFAk %12 handitu du diru aurrekontua

Europar Batasunak, Erregioen Garapenerako Europar Funtsen (FEDER) bitartez ematen dituen laguntzen diru kopurua 189,5 milioietara handituko du 2014-2020 epealdian, Espainia-Frantzia eta Andorraren lurralde Lankidetzarako Programak (POCTEFA) aurrera eramateko.

Orain arteko POCTEFA programek 168 milioi euroko aurrekontua zuten baina, egun hauetan Europan onartu berri diren aurrekontu horiei esker, behin-behineko kopuru hori, %12 igoko da hurrengo epealdirako.

POCTEFAk kudeatzen dituen eta proiektuetara bideratzen diren FEDER funtsak, finantzazioaren %65 suposatzen dutenez, onartu berri den 189,5 milioi euroko aurrekontuari, Feder beraren beste aurrekontua gehitu behar zaio eta, beraz, guztira, lurralde arteko proiektutarako, 274 milioi euro erabilgarri izango dira.

Herrialdeka, Frantziak jasoko duen diru kopurua 92,6 milioikoa izango da, aurreko epean baino %20,5 gehiago, eta Espainiak 96,9 milioi izango ditu, %6,25ko gehikuntza POCTEFA programen epealdi berri honetarako.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia