Albisteak

Urdazubiko
2014ko Martxoaren 26a

Urdazubiko Turismo bulegoen mugaz gaindiko topaketa

Datorren apirilaren 3an, eta Urdazubiko udalak eta Udotsi 64k (Pirinio Atlantikoetako Turismo Bulego Sarea) antolaturik, turismoarekin zerikusia duten erakunde eta bulegoen arteko topaketa izango da Urdazubiko herrian bertan. Mugaz gaindiko zonalde horretan turisten joan-etorria handia denez, topaketa horien helburua, mugaz gaindiko turismo bulegoen artean harremanak sortzea eta sendotzea izango da, besteak beste, bezeroei ematen zaien informazioa hobetzeko bide berriak irekiz. Turismo informazioa (eskuliburuak, foiletoak, planoak…) zonalde osoan zabaltzea eta mugikortasuna handitzea da beste helburuetako bat, “batez ere mugaren alde batekoek besteen eskaintzen promoziorako materiala eta jakintza oso urria baita”. Topaketa horien antolatzaileek azpimarratzen dutenez, “Urdazubiri buruz partehartzaileek duten ezagutza handitu nahi da eta, nahi izanez gero, bakoitzak lekarkeen materiala trukatzea”. Horrekin mugaren alde bakoitzeko eskaintzaren alde sendoak eta ahulak ezagutu ahal izango dira eta eskaintza orokorrerako informazioa hobetu. “Informazioa zabaldu beharra dago, mugaz gaindiko sarea ezagutzera eman beharra dago kalitatezko zerbitzua emateko. Proiektu handiago baten lehen pausoa besterik ez dadila izan”, diote antolatzaileek.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia