Albisteak

Euskal
2014ko Martxoaren 30a

Euskal Herrian lana lortzea: ezinezkoa?

Konferentzia- Mugaz Gaindiko gazteentzako lan eskaintzaren inguruko eztabaida ACTI eta Baiona-Donostia Eurohiriak “Euskal Herrian lana: ezinezkoa? Izeneko hitzaldia antolatu dute datorren apirilaren 12rako, larunbata, Baionako fakultatean. Jardunaldi horren helburua bikoitza da: mugaz gaindiko lurraldeak eskaintzen dituzten lan aukerak gazteei helaraztea eta erakunde profesionalak aktibatzea. Programaren barruan, profesionalek eta erakundetako ordezkariek bideratuko dituzten bi mahainguru aurreikusi dira, “Euskal Herriko mugaz gaindiko lan merkatuaren egoera” eta “Gazteen lan formazioa". Era berean, ACTIk mugaz gaindiko lan merkatua dinamizatzen aritzen diren hainbat erakundeen informazio foroa antolatu du.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia