Albisteak

Udako
2014ko Apirilaren 3a

Udako jarduerak frantsesa ikasi eta praktikatuz

Gipuzkoako Foru aldundiko Gazteria eta Kiroletako saileko haur, nerabe eta gazteria zuzendaritzak, 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduriko udako jarduerak egiteko 337 plazen eskaintza kaleratu berri du. Programa horren helburua, zeinetan frantsesaren praktika eta abentura eta aisialdia uztartuko diren, gazteei uda garai luzea ahalik eta modu aberasgarrienean igarotzen laguntzea da. Programa horretan parte hartzeko www.gipuzkoa.net/udalekuak orrialdean izena eman behar da eta banaka edo, gehienez, hiruko taldeka egin daiteke. Horretarako epea apirialren 4an hasiko da eta 11n amaituko da.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia