Albisteak

1,1
2014ko Apirilaren 29a

1,1 milioi euro mugaz gaindiko proiektuetarako

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Akitania-Euskadiko euroerregioko presidente berriak,  datorren urterako 1,1 milioi euro izango dituela aipatu du, "mugaz gaindiko proiektuak garatzen jarraitzeko".

Orain arte bertako presidente zen Alain Rousset ordezkatu du Urkulluk joan den apirilaren 28an Bordelen egin zen Batzar Nagusian. "Euskadik jarraipena eman nahi dio lan horri. Euroerregioaren proektua gaztea da, hazten dagoena, eta abian diren proiektuak jarraitu eta berriak bultzatu behar ditugu. Horien artean bost proiektu nagusiki".

Talde nagusi horretan, mugaz gaindiko lankidetzarako dirulaguntzak izango dira; Akitania-Euskadi 2020 plan estrategikoa; eragile sozioekonomikoen arteko harremanak bultzatzea eta sendotzea; euroerregioaren gizarteratzea eta trenbidezko lotura behin betiko amaitzea.

Horretarako 1,1 milioi euro bideratuko dira eta Euskal autonomi Erkidegoak ehuneko 50 jarriko du.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia