Albisteak

Hiritarren Europa
2014ko Maiatzaren 7a

"Hiritarren Europa"

Joan den apirilaren 14ean, EBko Kontseiluak Hiritarrentzako Europa 2014-2020 programa onartu du. Aurrekontuko 185 milioiak Europar Batasuna, bere historia eta dibertsitarearen berri emateko erabiliko dira. Baita ere, europar hiritartasuna eta partehartze baketsua bultzatzea.

Bi ardatz ditu programa horrek:

  • Europako memoria historikoa berreskuratzea: Europako historia modernoan izan diren erregimen totalitarioen arrazoiak aztertzen dituen lanak elkar finantzatzea. Biktimak gogora ekartzeko, historiako beste une batzuk gogoratzeko, errespetua zabaltzeko, kultura arteko harremanak sendotzeko eta bestelakoetarako lanak lagunduko dira.
  •  Konpromiso demokratikoa eta eta hiritar-partehartzea: hiri arteko elkarkidetza proiektuak, anaieratutako hirien arteko sareak eta hiritarrek, Europar Batasunean partehartzeko lagunduko duten beste edonolako proiektu hiritarrak.

Programa, EBeko Aldizkari Ofizialean argitaratu da joan den apirilaren 17an. 2014ko lan programak maiatzan zehar argitaratuko dira. Anaieratze proiektuetarako epemugak dagoeneko argitaratu dira: ekainaren 1etik irailaren 1 arte.

 

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia