Albisteak

Aterpean
2014ko Maiatzaren 20a

Aterpean deialdiaren 7. edizioa martxan jarri du Dantza Hirian-ek

Dantza Hirianek, irailetik aurrera Baiona-Donostia Eurohiriko hiri paisaietan egingo den dantza festibalak, ATERPEAN  izeneko programaner zazpigarren edizioa antolatu du. Proposamenak jasotzeko epemugamaiatzaren 26an izango da.

Aterpean programaren zazpigarren edizio honetan Dantza Hirianekin batera, Donostia 2016, Euskal Kultura Institutoak eta Miarritzeko CCN Malandain Balletak parte hartuko dute.

Proiektuen aukeraketan, bereziki,  Akitania eta Euskaditik igortzen diren eta euskal kulturarekin elkarrizketak edota lankidetzak proposatzen dituzten lan koreografikoak hartuko dira kontuan. Hau da, historia, hizkuntza... Baita ere, gaur egungo kulturaren elementu direnak hartu eta, koreografia hizkuntza berrien bitartez, bersorketa prozesuak egiten dituzten proiektuak bultzatuko dira.

Era berean, publiko ezberdinekin sortze prozesuak partekatzeko artistek dituzten proposamenak ere arretaz baloratuko dira, bai erakunde espezifikoekin (mugimendu arazoak dituztenak, haurrak, hirugarren adineko kolektiboak...) baita publiko orokor batekin.

Bi proiektu aukeratuko dira eta egoitzak, Errenterian dagoen Miarritzeko Mandalain Balletaren Zentro Nazionala, Dantzagunea eta Hendaiako Mendi Zolan Kultura Gunea izango dira. Dena dela, Eurohiriaren mugen arteko beste edozein zentro edo gune proposatzeko aukera ere badago. Programaren iraupena hiru astekoa izango da artista bakoitzeko eta prozesu horretatik sortuko diren lan guztiak datorren urteko Dantza Hirian edizioan antzestuko dira.

Proposamenak aurkezteko epemuga datorren amaitzaren 26 izango da. Programarekin zerikusia duen informazio guztia www.dantzahirian.com. helbidean aurkituko duzue.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia