Albisteak

5
2014ko Maiatzaren 25a

5 milioi euro POCTEFAren 2007-20013 deialdian aurkeztutako proiektuetarako

POCTEFA diru-laguntzak kudeatzen dituen CTP erakundeak jakitera eman duenez, FEDER funtsetik iritsiko diren 4.926.991 banatuko dira 14 mugaz gaindiko proiektuak garatzeko Pirinioetako lurraldean. 2013. urtean amaitu zen proiektuak aurkezteko epean 13 milioiko balioa zuten 38 proiektu aurkeztu ziren.

Deialdiaren arrakastak eta proiektuen kalitate altuak lagundutako proiektuak zeintzuk izango ziren erabakitzea oso zaila izan da eta, hori dela eta, laguntza jasotzeko ezaugarriak zituzten hainbat proiektu kanpoan gelditu behar izan dira.

“Garapen jasangarriaren eta lurralde estrategia bateratuen bitartez mugaz gaindiko biztanleriaren bizi-kalitatea hobetzea” ardatza izan da diru gehien jaso duena, hau da, 2.255.401 euro. “Lurraldea, ondare naturala eta kulturala balioan jartzea, babestea eta modu jasangarrian kudeatzea” ardatzak 1.956.184 euro izango ditu eta, azkenik, “jarduera ekonomikoaren, berrikuntzaren eta giza ondarearen alorrean mugaz gaindiko integrazioa indartu” lerroak 715.406 euro jaso ditu FEDER europar funtsetik.
 

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia