Albisteak

Gipuzkoako
2014ko Ekainaren 2a

Gipuzkoako Foru Aldundiak Emakundek antolatutako lan-jardunaldi batzuetan parte hartu du

Maiatzaren 30ean, Emakunde, Emakumearen Euskal Erakundearen egoitzan, Gasteizen, lan-jardunaldi bat izan zen Europako Funtsen eta gizon-emakumeen berdintasunaren inguruan. Eusko Jaurlaritzako, Foru Aldundietako, hiru hiriburuetako udaletako eta tarteko erakundeetako berdintasun-teknikariak izan ziren jardunaldian eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Erakunde arteko Batzordean Euskal Autonomia Erkidegoaren Egiturazko Funtsetan berdintasuna izateari buruzko Lantalde Tekniko bat sortzeko bidean urratsak emateko balio izan zuen.

Lantalde hori sortzeari buruzko eztabaidaren aurretik, programazioa garatzeko lanetan dabiltzan erakundeek 2014-2020rako programazioaren egoerari buruz bakoitzak izandako esperientziak eta programazio horretan berdintasuna txertatzeko zer urrats eman dituzten azaltzeko aukera izan zuten.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, esaterako, gizon-emakumeen berdintasuna garatzeko marko estrategikoa (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Foru Plana 2012-2020 aldirako, Departamentu arteko Talde Teknikoa eta Departamentu arteko Unitateak) aurkeztu zuen eta ondoren, lurraldean gauzatutako programazio-prozesua azaldu zuen.

Foru Aldundiak jarduerak kudeatzen dituzten Departamentuei laguntzen eta kontratazio publikoen deialdietan txertatu beharreko irizpideak, klausulak eta laguntza-programetan eta EGEF lor dezaketen jardueren kontratazio-prozesuetan genero-ikuspegia txertatzeko hartu beharreko neurriak helarazi dizkie. Era berean, eskatu diete identifika ditzatela programatu beharreko jardueretan gizon-emakumeen berdintasuna sustatzeko hartzeko asmoa duten neurriak.

Gainera, eta Araudiak programatutako jarduera bakoitzerako emaitzen adierazleak identifikatu beharra ezartzen duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak Departamentuei eskatu die txerta ditzatela emaitzen adierazle zehatzagoak ekintza bakoitzak gizon-emakumeen berdintasunaren alde zer ekarpen egiten duen neurtzeko.

Adierazle bakoitzerako balio-helburu bat eta tarteko mugarriak ezartzen ari gara.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia