Albisteak

Bigarren
2014ko Maiatzaren 20a

Bigarren urtez egin dute proiektuen Europako finantzaketara sartzeko bideei buruzko prestakuntza-ikastaroa

Bigarren aldiz, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Politika Fiskaleko eta Finantza Politikako, eta Kanpo Harremanetako zuzendaritzek antolatuta, proiektuen Europako finantzaketara sartzeko bideei buruzko prestakuntza-ikastaroa egin dute.

Ikastaroa bi saiotan (maiatzaren 6an eta 8an) egin dute eta langile teknikoei eta foru-buruzagitzako langileei zuzendu diete. Horren helburua Europako proiektuen diseinuari eta Europako funtsen eta lehia-konkurrentziako laguntza-programen ekintza-ildoen eta -egituren baitan duten kokapenari buruzko ezagutza praktikoa sortzea izan da.

Ikastarora joandakoek jarduera- eta gomendio-protokoloa ezagutzeko aukera izan dute Europako proiektua behar bezala egiteko. Ikastaroaren bigarren saioak helburu askoz ere praktikoagoa izan du eta helburua simulatutako proiektuan lan egin ahal izatea izan da. Horretarako, Europako deialdi baterako proiektu hipotetiko hori prestatzeko beharrezko dokumentazioa prestatu dute.

Ikastaro horretan, bestalde, Gipuzkoatik Europako deialdi ugaritara aurkeztutako proiektuen benetako esperientziak ezagutarazi dituzte.


 

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia