Albisteak

Non
2014ko Maiatzaren 11a

Non ikusten duzu Europa Euskadin? lehiaketako hirugarren edizioko irabazleak ezagutzera eman dituzte

Hirugarren urtez jarraian, Eusko Jaurlaritzak, otsaila eta maiatza bitartean, Europa euskal gazteei
gerturatzea helburu zuen Non ikusten duzu Europa Euskadin? gazteentzako argazki-lehiaketa jarri zuen
abian. Argazkietan, Europak gazteen hurbileko ingurua garatzen lagundu duen moduari buruz gazteek duten ikuspegia islatzera animatu nahi izan dituzte.

Ekonomia eta Ogasun Saileko Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak sustatutako ekimena Facebook-en duen plataformaren bidez garatu da. Parte-hartzaileek argazkiak jarri eta Europari buruz duten ikuspegia partekatu ahal izan dituzte sormena erabilita.

Maiatzaren 9an Europaren Egunaren ospakizunen baitan entregatu zituzten hirugarren edizioko sariak. Epaimahaiak aukeratutako argazki onenarentzako lehen saria bi lagunentzako bidaia izan da Bruselara eta Gernikako MADDY MORILLASek eskuratu du; bigarren saria (iPhone smartphonea) Gasteizko DESIRÉE LADOk irabazi du; eta Facebooken boto gehien eskuratu duen argazkiaren saria (hirugarren saria), “Bilbao
BBK Live 2014” jaialdirako 2 sarrera, Ermuako AINHOA SANCHEZek eskuratu du.

Lehiaketaren Facebook webgunearen hirugarren edizioak 800 zaletu berri lortu ditu eta 2.800 zaletu ingurura iritsi da.
 

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia