Albisteak

Euskal Eurohiriaren Sare Berdea eta Urdina
2014ko Ekainaren 8a

"Euskal Eurohiriaren Sare Berdea eta Urdina" proiektuak POCTEFAren laguntza izango du

Baiona-Donostia Euskal Eurohiria Mugaz Gaindiko Agentziak 2011n jarri zuen abian REDVERT - Euskal Eurohiriko Sare Berdea eta Urdina proiektua eta 2007-2013ko Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzarako Programa Operatiboko (POCTEFA) azken deialdian hautatu duten ekimenetako bat izan da.

Horri esker, 197.782 €-ko EGEF diru-laguntza eman diote; hau da, proiektuaren guztizko kostuaren %65ekoa (304.280 €).

Mugaz Gaindiko Agentziak EKOLUR eta ETEN Environement izeneko ingurumen-aholkularitzekin eta lurraldean eskuduntza duten eragile guztiekin egiten du lan proiektuaren 1. fasea prestatzeko. Lehen fase horrek Euskal Eurohiriko korridore ekologikoen sareko ikerketa kartografikoa eta bioaniztasun arloko oztopoen identifikazioa biltzen ditu.

Proiektua 3 fasek osatzen dute:

  • Euskal Eurohiriko korridore ekologikoei buruzko ikerketa kartografikoa egitea (2012tik 2014ra).
  • Euskal Eurohiriko korridore ekologikoak babesteko eta balorizatzeko ekintza-plana eta estrategia prestatzea (2014-2015).
  • Ekintza-planaren, estrategiaren eta ikerketaren animazioa eta hedapena (2014-2015).

2014ko ekainean amaituko den ikerketak Eurohiriko bilbeak, bioaniztasuneko erreserbak eta korridore ekologikoak zehazten lagundu digu. Horrekin lotuta, konektagarritasun ekologikorako gatazka-eremuak eta puntu beltzak identifikatu, Eurohiriko oinarrizko eremu eta sektoreak zehaztu eta Euskal Euro hiriko korridore ekologikoen konektagarritasuna errazteko gomendioak egin nahi dituzte.

2014ko ekainean, Baiona-Donostia Euskal Eurohiria Mugaz Gaindiko Agentziak proiektuaren 2. eta 3. faseak lantzea aurrez ikusi du. Lan horiek ekintzen programa operatiboa eta estrategia prestatzea biltzen dute lurraldeko gune naturalen konektagarritasuna bermatze aldera (Euskal Eurohiriko korridore ekologikoen ikerketa kartografikoko emaitzak oinarritzat hartuta prestatutakoa). Horrez gain, Euskal Eurohiriko korridore ekologikoen ikerketa kartografikoaren eta ekintzen programa operatiboaren animazioa eta balorizazioa egin nahi ditu.
 

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia