Albisteak

2014
2014ko Abuztuaren 29a

2014 Lankidetzaren Europako Egunaren sarituak jakitera eman dira

“Mugetako arazoak, mugazko irtenbideak” lelopean antolatu den bideo lehiaketak baditu irabazleak. Europako Komisioak INTERACTekin lankidetzan profesional zein edonori irekitako lehiaketak helburu bakarra izan du, 2007-2013 programazio epean finantzatu diren proiektu eta programetan jasotako ekintzak esplikatzea eta azaltzea.

Lehiaketa horretara 92 europar proiektu aurkeztu dira, zeintzuk 15 mila boto jaso dituzten. Aurkeztu diren bideoek jasotako botoak eta horretarako eratutako epaimahaiaren iritziak erabaki dituzte aurtengo edizioaren irabazleak. Guztira lau izan dira, epaimahaiak bi aukeratu ditu eta jendearen botoek beste horrenbeste.

Hauek dira irabazleen bideoak

Sari banaketa datorren irailaren 16an izango da Milanen, Lankidetzaren Europako Eguna ospatzen dela aprobetxatuz.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia