Albisteak

Asteburutako
2014ko Urriaren 23a

Asteburutako Baiona-Hendaia autobus zerbitzua Irunera zabalduko da asteburutan

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko partzuergoaren Batzar Nagusia izan zen Hondarribiako udaletxean. Bertan hartutako erabakien artean, Partzuergoko arduradun nagusien arteko erreleboa eta kide berrien aukeratzea izan da. Datorren urtean, Irungo alkatea den José Antonio Santano izango da presidentea.

Bilera ondoren, Santanok datorren urteari begirako helburuak aipatu zituen, besteak beste, mugaz gaindiko mugikortasunaren garapena. Mugaz gaindiko trennbide garapenaren koordinazioan haratago joatea eta Hendaiara iristen den autobusa Iruneraino izatearen alde lan egingo du. Hori dela eta, eta beste mugaz gaindiko udalekin akordio batera iritsi ondoren, asteburutako Baiona-Hendaia autobusa Irunera iritsiko da 2015. urtean.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia