Albisteak

Bitamine
2015eko Urtarrilaren 10a

Bitamine Faktoriak sorkuntzarako mugaz gaindiko laguntzak kaleratu ditu

Bitamine Faktoriak 2015eko sorkuntzarako mugaz gaindiko diru-laguntzak kaleratu berri dituela jakin arazi du. Deialdi horren bitartez, erakundeak "sorkuntza proiektu bakarreko zein kolektiboak" lagunduko dituela adierazi du, baita "agente independenteen ekimenak eta sorkuntza guneak" ere.  Horiek, "zonaldeko sorkuntza sarea" indartu beharko dute eta hiritarren artean zabalkundea handitu.

Proiektuak aurkezteko epea datorren martxoaren 31a arte zabalik izango da eta, Frantzia zein Espiniako erresidentzia duten eta bi herrialde hauetan bizi diren 20-40 urte bitarteko bakarreko artista zein kolektiboak aurkeztu ahal izango dira.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia