Albisteak

XIV.
2015eko Urtarrilaren 26a

XIV. Europari buruzko FRANCISCO JAVIER DE LANDABURU UNIVERSITAS 2015 ikerketa saria

EUROBASKek 2001. urtean martxan jarri zuen Francisco Javier de Landaburu Universitas ikerketa sariaren hamalaugarren edizioa abian da dagoeneko.

Ikerketa sari honen helburua, gure gizartean bereziki eragiten dioten gaur eguneko europar gaien inguruko gogoeta sustatzea. Baita ere, ikerlariak europar integrazio prozesuari buruzko ikerketak egitera animatzea; Europar Batasunaren etorkizunaren gaineko eztabaida bizirik mantentzea; gure ekonomietan, gizarteetan eta antolakuntza politikoan gertatzekoak diren aldakuntza handietarako prest izatea; EUROBASKen nortasunaren eta xedeen berri zabaltzea, eta dituen helburuak lortze aldera hobekien laguntzen duten ikerketak saritzea.

Helburu horiek kontuan hartuz eta EUROBASK erakunde europazalea izanik, Milurtekoko Garapen Helburuak lortzeko lanetan Europar Batasunak jokatu duen rolari buruzko
gogoeta eta ikerketa egin dezaten dei egiten die ikerlariei. Orobat, proposatzen du Iker dadila ea zer ekintza egin behar dituen Europar Batasunak, 2015az geroztiko helburu berriak bultzatzearren eta horiek lortze aldera munduan nahiz barnean aurrera egiteko estrategiak sortzearren, Europako gizartearen berezitasunak aintzat harturik.

Har daitezkeen ikergaien adibide batzuk, iradokizun gisa, EUROBASKeko web orrian dituzue.

Lanak aurkezteko epea 2015eko martxoaren 19an amaituko da.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia