Albisteak

Inkuesta
2015eko Otsailaren 3a

"Inkuesta" mugaz gaindikoari begirada

Otsailaren 4an hasi eta larunbata bitartean “Inkuesta” erakusketa ikusi ahal izango da Irun Factory sorkuntza lantegiko instalazioetan. Besteak beste, erakusketaren oinarria Pirinioetako Goi Mailako Arte Eskolako bederatzi ikasleek Txingudiren mugaz gaindikoari buruz egin duten gauzatze artistikoa da.

Belen Sierra, kultura delegatuak azaldu duen moduan, “dena joan den udaberrian sortu zen, aipaturiko artista horiek mugari buruzko lan bat egiteko Hendaiako L’Abbadie inguruan dagoen Nekatoeneara gerturatu zirenean. Egonaldi horretan, Irun Factory egoitza ezagutu zuten eta hirian bertan euren lanak azaltzeko kontaktuak hasi ziren. “Jarduera hori egokia iruditu zitzaigun, batez ere, Hajek direlako bilatzen ditugun elkartruke eta lanak”, azpimarratu du Sierrak.

Erakusketak, Irun Factoryko hiru gelak hartuko ditu eta bisita-gai egongo da otsailaren 4tik larunbata bitartean. Sarrera dohainekoa izango da.

Jatorrizko albistea ikusi

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia