Albisteak

Foru
2015eko Urtarrilaren 26a

Foru Aldundiak harrera egin die proiektu europar berean parte hartzen duten Turkia, Suitza, Alemania, Frantzia eta Euskal Herriko batxilerrei

Gaur goizean, Martin Garitano diputatu nagusiak, Iñaki Errazkin eta Jon Peli Uriguenarekin, harrera egin die Foru Jauregian Comenius programa europarrean parte hartzen ari diren ikasleei. Turkia, Suitza, Alemania, Frantzia eta Euskal Herriko ikasleek hainbat herrialdetako ikastetxeen arteko lankidetza sustatzea xede duen programa honetan parte hartzen dute.

Programa horren bidez, urak garapenean eta bizitzan duen garrantzia eta uraren kontsumo arduratsua bultzatu beharra erakustea bilatzen duen proiektua lantzen ari dira ikasleak. Ikastetxe bakoitzak proiektuaren zati bat garatzen du; ondoren, hiri bakoitzak beste herrialdeetako ikasleak hartzen ditu, egindako lana bateratzeko. Oraingoan, Zubiri Manteo institutuari egokitu zaio 70 ikasle eta irakaslez osatutako taldea hartzea.

Jatorrizko albistea irakurri

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia