Albisteak

Euskadiko
2015eko Otsailaren 1a

Euskadiko Errugbi Federazioa eta Baiona proiektu komun batean batu dira

Ez da hau Iparraldeko errugbi talde garrantzitsuenetako batek, Baionak edota Biarritzek, beste Euskadiko taldeekin harreman sendoak izateko egiten duen lehen ahalegina, baina badirudi orain arte egin diren serioenetakoa dela.

Euskadiko Errugbi Federazioak eta Aviron Bayonnais-ek, Frantziako Top 14ean dagoen euskal talde bakarrak, lankidetza hitzarmena sinatu zuten Anoetan, euren esanetan, kiroletik haratago doan proiektu bat sendotzeko. Bultzatzaileen ustez, errugbia Euskal Herria osoan zabaldua dagoen kirola izanik, proiektu horrek dimentsio kulturak eta ekonomikoa izan dezake eta horretan lan egingo dute. Hitzarmenaren sinaduran, Basque Country markaren pean joan nahi duen proiektuaz hitz egin zuten, besteak beste, Euskal Herriko Errugbiaren Plan estrategikoa delako.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia