Albisteak

Telefonia
2010eko Maiatzaren 30a

Telefonia enpresen arteko akordioa mugaz gaindiko lurraldetan

Mugaz Gaindiko lurraldean bizi diren edo lan egiten dutenak zorioneko izan daitezke baldin eta Suitza eta Frantzia artean martxan jarri den ekimena beste lurralde edo muga ingurutara zabaltzen bada.

Telefonia mugikorreko bi enpresa, Transatel frantziarra eta Suitzako Orange, akordio batera iritsi dira mugaz gaindiko tarifak bateratu eta zerbitzu bakarra emateko asmoz. Orain artean, mugaz gaindiko mugimenduetan rooming izeneko tarifa ordaindu beharra zegoen eta oso garesti ateratzen zen. Hori ordaindu nahi ez zutenek bi telefono erosi beharra zituzten, mugaren alde bakoitzerako, bana.

Arazo horien aurrean, aipatu bi enpresa hauek elkartu eta telefono bakarrerako bi zenbakidun txartela kaleratzea adostu dute. Bata frantsesa izango da eta bestea suitzarra eta zein aldetan dagoen erabiltzailea bertako telefonia sarera lotuko da.

Akordioa jakitera eman duten arren, oraindik ez dira ezagutzen zer nolako tarifak adostu dituzten.

 

 

 

A pesar de haberse cerrado el acuerdo entre las dos operadoras de telefonía, las tarifas de este servicio no han sido reveladas.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia