Albisteak

Mugaz
2010eko Ekainaren 1a

Mugaz Gaindiko lankidetzaren balorazio positiboa

Kanpo Harremanetako Diputatuak, Iñaki Galdosek, eta Pirinio Atlantikoetako Conseill Generaleko presidenteordeak, Jean-Jacques Laserrek, modu egokian baloratu dute 2005ean sinatu zuten lankidetzarako hitzarmena. Esperientzia hau kontuan izanik aurrera egingo dutela eta lankidetza lerro berriak irekiko dituztela hitzartu dute.

5 urte eta gero, hitzarmenaren emaitzak oso onak dira. Lankidetza 6 gaietan jorratu da, batez ere: gizarte politika, ingurumena, garapen ekonomikoa, azpiegiturak eta garraioa, turismoa eta lurralde antolaketa eta kultura.

Lurralde amankomun horretan hainbat ekimen bideratu zaizkie gazteei, besteak beste, mugaz gaindiko udalekuak, kirolaren liburu zuria, mugaz gaindiko lankidetza bultzatzeko kirol web bat, Ozeanografiarekin zerikusia duen "Lorea" Interreg proiektua, Haur eleanitzaren proiektua, espainolek legalki Frantzian dituzten eskubide eta betebeharren gida, ezinduen kudeaketa...

2011-2016 jarraipeneko hitzarmenarekin lerro berriak ireki eta beste esparru batzuetara iritsi nahi da, besteak beste, Hiritarren Segurtasuna eta Alzheimerrak jota bizi diren gaixoen lehen mailako arreta.
 

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia