Albisteak

Bidasoa
2010eko Ekainaren 9a

Bidasoa Txingudi mugaz gaindiko kontsortzioak turismoa bultzatzeko weba jarri du abian

Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko kontsortzioak turismoa bultzatzeko web berri bat jarri du abian, eskualdeko turismoaren oparotasunak hobeto eta ozenago zabaltzeko.

Kontsortzioak hamar urte baino gehiago daramatza Bidasoa-Txingudi zonaldearen balioak hainbat ikuspuntutatik zabaldu nahian, batez ere, Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako turismoa indartuz.

Web berriari buruz, turistei ahalik eta informazio gehien emateko argitaratu dela esan behar da, eduki interaktiboekin, aurkezpen bideoekin, planoen deskargarekin, turismorako interesgarri diren dokumentuekin eta abar.

 

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia