Albisteak

Irunek
2010eko Ekainaren 15a

Irunek mugaz gaindiko barometroa jarri du abian

Irungo udaletxeko Kontsumo ordezkaritzak Mugaz Gaindiko kontsumitzailearen barometroa eratu du mugaren bi aldetako merkatuak bateratu ahal izateko.

Mugaz gaindiko bezeroaren konfidantza indartzea da helburu nagusia, babeserako neurrien ezezagutzak kontsumitzaileen egoera asko ahultzen baitute.

Beraz, kontsumitzaileen pertzepzioa eta informazioa hobetzeko jarriko da martxan barometroa. Lehenik eta behin, egoeraren analisi bat egingo da, jardunbide egokien eskuliburua argitaratuko da eta hori bultzatuko duten enpresen sarea sortzeko ahalbideak jarriko dira.


Informazio pilaketa datozen astetan egingo da eta mugaz gaindiko 200 kontsumitzaile inguru elkarrizketatuko dira. Era berean, 10 kideko lan mahaia antolatuko dahoriek aztertu eta iripideak finkatzeko.


Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia