Albisteak

Mugaz
2010eko Ekainaren 22a

Mugaz Gaindiko Dantza zentroa

Biarritzeko Malandain Balletak eta Donostia Kulturak harremanak estutzen jarraitzen dute. Mugaz Gaindiko Dantza Zentroaren eraketan lanean dihardute eta lehen emaitza "Magnifique. Tchaikovski Suites" da. Lehenengo aldiz abenduan interpretatu zen eta, berriz ere, uda honetan, Donostian ikusi ahal izango dugu.

Thierry Malandain koreografo eta zuzendariak Tchaikovskiren "Kraskagailua", "Loti Ederra" eta "Zisneen Lakua"  balleten suite-ak aukeratu ditu bere bizitzan zehar izan dituen esperientziak bildu eta laburtzeko.

Bi dantzarik zuzendariaren bizitzaren zeharreko bi etapa irudikatuko dituzte. Bata, koreografoa izango da, besteak, guztiok barnean daramagun haurra islatuko du.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia