Albisteak

Mugaz
2010eko Uztailaren 20a

Mugaz Gaindiko kirolariak

Baiona eta Bera Bera kirol taldeek euren arteko harremana sendotu dute kirolari gazteentzako udaleku proiektuarekin.

Kirolari gazteentzako antolatu den BIALDE KANPUSA izeneko udalekuak joan den uztailaren 12an hasi ziren eta Donostian eta Baionan egun batzuk igaro ondoren, uztailaren 22an amaituko da. 13 eta 14 urte bitarteko neska-mutilek kirol. Ingurumen, kultura eta Mugaz Gaindiko gaiak landuko dituzte.

Harreman gero eta sendoago horren bultzatzaile nagusietako bat Gipuzkoako Foru Aldundia da eta ordezkari den Julian Gomezen esanetan, “bide horretatik jarraituko dugu, Europa osoan lantzen ari diren jardunbide egokien modeloarekin bat egiteko”.
 

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia