Albisteak

Mugaz
2010eko Uztailaren 21a

Mugaz Gaindiko osasunerako eskubidea: Europar legedia eta tokian tokiko ekimenak

Europar Batasuneko edozein herrialdetan osasun zerbitzuetarako eskubidea izateko irizpideak Gizarte Segurantzaren bitartez arauturik daude eta langileen mugikortasuna indartzeko eta sustatzeko helburuarekin eginak daude.

Araudi horrek, Europar Batasunekoa den edozein langileren osasun babesa bermatzen du:

  • Osasun asistentziarako eskubide bikoitza, jatorrizko herrialdean zein lanekoan,
  • Europar Batasuneko beste herrialde batean igarotako osasun egonalditik eratorritako gastuen gestioa.
  • Europako beste herrialde batean programaturiko asistentzia gastuen diru itzulketa.

Europar Jurisprudentzia
1998an , Europako Justizia Auzitegiaren sententzia batek Osasuna “zerbitzua” zela hobetsi zuen. Ondorioz, alor horretan ere zerbitzu askatasuna aplikatzen hasi zen. Edozein diskriminazio egoera ekiditzeko, medikuen aurre baimenek, zerbitzu emate askearen aurka zihoazela erabaki zuen Auztiegiak eta, Hori dela eta, jatorrizko herrialdeko afiliazio tarifak aplikatuz, baimenik gabeko anbulatorio zerbitzuetan egindako gastuen diru itzulketa prozedura jarri zuen abian.

Tokian tokiko ekimenak
Europar Batasuneko kide batek azaltzen duen moduan, “Mugaz Gaindiko proiektuak lantzen dituzten erregioen garapen ekimenak errespetatzea oso garrantzitsua da eta osasunarena horietako bat da”. Besteak beste, adibide gertuenetako bat, Bidasoako mugaren bi aldeetan garatu den osasun lankidetza proiektua da.

 

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia