Albisteak

Mugaz
2010eko Uztailaren 22a

Mugaz gaindiko lankidetzaren inguruko konferentzia Belgikan

Valoniak, Europako Komisioarekin eta Interactekin elkarlanean, mugaz gaindiko lankidetzaren inguruko maila goreneko konferentzia antolatu du. Arrazoiak, europar lankidetzaren 20. urteurrena ospatzea eta horren oinarriak, erronkak, oztopoak eta lorpenak azpimarratzea.

Era berean, gizarte osoari zuzenduriko erakusketa bat antolatu da, zeinetan, lankidetza proiektu hoberenak eta herritarren egunerokoan izan dituzten ondorioak azalduko dira.

Jardunaldi hori irailaren 30etik urriaren 1era egingo da Tournai herrian, Belgikan eta garatu diren 71 Interreg programetan parte hartu duten guztiak bertara gonbidaturik daude.

Bestetik, konferentzian, lankidetzaren etorkizunaz hausnartu nahi da, 2020ko estrategiaz, Interreg programaren kudeaketaz eta datorren AECT araudiaren hurrengo berriskupenean.
 

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia