Albisteak

UPV/EHUk,
2010eko Uztailaren 22a

UPV/EHUk, DIPC eta Tecnaliak etorkizuneko Mugaz gaindiko kanpusaren lehen pausoa eman dute

EUSKAMPUS proiektua, UPV/EHUk, Donostia International Physics Center Fundazioak (DIPC) eta Tecnalia Teknologia Taldeak sortua eta garatua, Nazioarteko bikaintasun kanpusaren  programaren azken faserako hautatu dute.

Programa, Hezkuntza Ministerioak martxan jarri duen Unibertsitatea 2015 estrategiaren barne kokatzen da eta bateratze, espezializazio, desberdintze eta nazioartekotze prozesuen hobetzea du helburu. Proiektuak alor hauek identifikatzen ditu:

  1. Ekosistema iraunkorrak eta ingurumeneko teknologiak.
  2. Berrikuntza prozesuak eta materiale berriak.
  3. Zahartzaroa eta bizi kalitatea.

Proiektu horren onartzeak ekarriko dituen onuretako bat, UPV/EHUk Ardatz Atlantikoko beste unibertsitate batzuekin abian jarri nahi duen mugaz gaindiko kanpusaren eraketa izan daiteke.

 

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia