Albisteak

Euskadiko
2010eko Uztailaren 21a

Euskadiko kostaldea eta mugaz gaindiko lankidetza bultzatu asmoz Ekintza taldea antolatu du Eusko Jaurlaritzak

Ekintza talde horrek 4 milioi euroko aurrekontua izango du eta kostaldeko herriak zein bertako produktuak errebalorizatzen ahaleginduko da. Baita ere, jarduera ekonomikoen dibertsifikazioaren bitartez lanpostu berriak sortu, kostaldeko sostengarritasuna bermatu eta mugaz gaindiko lankidetza izango ditu helburu.

Aurkezpen horretan egon zen Europar Komisioko ordezkariak, Rosa Chapelek, 2013an indarrean sartuko den etorkizuneko Arrantza Politika Komunaren aurrerapausoez hitz egiteaz gain, mugaz gaindiko lankidetza eta berrikuntza bultzatuko zirela azpimarratu zuen. Horrela, sektoreko ezaugarri sendoa den “indibidualismoari” aurre egingo omen zaio eta erabakiak hartzerako garaian parte-hartzea bultzatuko omen da.
 

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia