Albisteak

Mugaz
2010eko Uztailaren 28a

Mugaz Gaindiko Barometroaren lantaldea jasotako emaitzak aztertzeko bildu da

Informazio bilketaren prozesuarekin amaitu ondoren eta datu horien jarraipena eta balorazioa egiteko, 10 laguneko lantaldea osatzea erabaki da, zeinetan maila guztietako hornitzaileek tartea izango duten. 200 elkarrizketa baino gehiago egin dira eurohiriko biztanleriaren kontsumo ohiturak eta beharrak jakiteko.

Ikerketa horrekin, mugaz gaindiko kontsumitzailearen erradiografia egin nahi da baita zenbat eta nolakoak diren jakin, nondik datozen, zein hizkuntza erabiltzen duten, ordutegiak, erosketa egunak, frekuentzia, eman zaizkien zerbitzuen kalitatea, asebetetzea…

Datorren irailean aurkeztuko den lan horrek ere erosketetan ematen diren arazoen berri eman nahi du, zenbat erreklamazio egiten diren, zenbat bideratzen, konpontzen diren eta, batez ere, muga bateko zein besteko kontsumitzailearen eskubideak zeintzuk diren ezagutzen dituen.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia