Albisteak

Beste
2010eko Uztailaren 28a

Beste urte batez Irun, Hondarribia eta Hendaiak hainbat herrialdetako kultura ezberdinak batuko ditu Bidasoafolk-aren 10. edizioan.

Kontzertuak abuztuaren 20an hasiko dira eta parte hartzen lehena KIRIKO taldeko txalapartariak izango dira. 3 egunetan zehar, Portugaleko, Valentziako, Isla Reunion, Kabo Berde, Zaragoza Bretainia eta Irlandako bakarlari zein musika talde garrantzitsu igaroko dira Hondarribia, Irun eta Hendaian kokatuko diren mugaz gaindiko eskenatokietatik.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, hamargarren edizio honek kalitate handiko programazioa eskainiko die bertako zein kanpoko ikus-entzule guztiei.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia