Albisteak

Top
2010eko Abuztuaren 13a

Top 14aren zain da Anoeta

Frantziako errugby txapelketa, munduko onenetarikoa, ikusgai izango da Donostiako Anoeta estadioan Biarritz Olympique eta Aviron Bayonnais taldeei esker.

Egutegiaren arabera, Anoetan, hiru partida jokatuko dira, aurreko denboraldian bezain beste. Lehena, Biarritzek jokatuko du irailaren 11an eta Toulouse izango du aurrez aurre. BIgarrenak, datorren urtera arte itxaron beharko du. Martxoaren 4an edo 5ean jokatuko da eta oraingo honetan Aviron Bayonnais izango da etxeko taldea. Partida hau ere Toulousseren aurkakoa izango da.

Azkenik, martxoaren 26an, Iparraldeko derbia jokatuko da, Lapurdin gehien espero den partida da hau eta zale asko hurbilduko da Anoetara hori ikustera. BOk eta Baionakoek derbi interesgarria jokatuko dute.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia