Albisteak

Hiria
2010eko Irailaren 1a

Hiria dantzan

Mugaz Gaindiko Dantza Hirian jailaldiaren bosgarren edizioa, irailaren 16 eta 26 bitartean izango da eta lurraldeko hainbat herritara hurbilduko da: Donostia, Errenteria, Irun, Hendaia, Ziburu, Azkaine, Baiona eta Donibane Lohizune. Bertan parte hartuko duten 12 taldeek 8 herrietako hogei bat kokagunetan antzestuko dituzte, horien artean, Izaskun Lapaza donostiarraren Tirauki Traukian. Estreinekoz ikusi ahal izango dugun saio hori, sorkuntza, ikerketa eta zabalkundea bultzatzeko sortu zen  mugaz gaindiko Aterpean programari esker jaio da.

Jendaurrean egingo dituzten ekitaldiez gain Dantza Hirian jailadiak eskola umeei zuzenduriko emanaldiak eta bestelako programazio zabala prestatu du.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia