Albisteak

EHUko
2010eko Irailaren 16a

EHUko errektoreak mugaz gaindiko harremanak indartu nahi ditu

Unibertsitateko ikasturte irekierako ekitaldian EHUko errektoreak, Iñaki Goirizelaiak, ikerketa arloan azken 5 urte hauetan lorturiko aurrerapausoak nabarmendu nahi izan zituen. Goirizelaiaren esanetan, “Gure ekoizpen zientifikoa bikoiztu egin dugu eta nazioarte mailan zeresana ematen ari gara”, eta horrek, “Estatu mailako Unibertsitateen artean 11. postuan kokatu gaitu eta artikuluen erreferentzialtasunean 10. postuan”.

Hitzaldian esandakoen artean nazioartekotzearen erronka elementu beharrezkotzat jo zuen, horiek omen dira unibertsitateak hurrengo urtetan dituen eman beharreko pausoak. EHUk Euskampusen bitartez eta Burdeoseko Mugaz Gaindiko Kanpusaren sortzearekin nazioartekotze bideak bilatuko ditu. “Gure unibertsitatea gero eta nazioartekoagoa behar du izan” azpimarratu zuen Goirizelaiak.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia