Albisteak

Mugaz
2010eko Irailaren 20a

Mugaz Gaindiko kirol arloko esperientzia trukaketa

Kirola eta Mugaz Gaindiko Lankidetza izango da datorren urriaren 26an Parisen egingo den MOTeko jardunaldietako gai nagusia. MOT sareko erakundeak eta teknikariak izango dira bertan.

Jardunaldi horietan ere, mugaz gaindiko teknikariak kirolaren inguruan egiten ari direnaren ikerketaren ondorioak aurkeztuko dira. Lankidetza lerroak, esparruak, antolaketa irizpideak, finantzazio iturriak, nahiak, beharrak eta arazoak aztertu dira.

Jardunaldietan, Alemania, Frantzia eta Espainiaren artean lankidetza lerroak irekitzeko proiektu potentzialak aztertuko dira. Interes handikoa izango da Londres 2010 olinpiadetarako Britaina Handia, Belgika eta Frantziaren arteko lankidetza planaren inguruko eztabaidak.

partehartu nahi duen teknikari orok MOTarekin harremanetan jarri eta urriaren 11 baino lehen izena eman beharko du.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia