Albisteak

Euskal
2010eko Irailaren 23a

Euskal Eurohiriko kostaldeko festaren III. edizioa

Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak, bertako elkarte eta erakundeen laguntzaz, Euskal Kostaldeko festaren III. edizioa antolatu du datorren irailaren 25 eta 26rako.

Aurreko bi edizioetan, 8.000 eta 32.000 lagun elkartu ziren jai-giroan eurohiriaren euskal kostaldeaz gozatzeko; amildegi, eta itsasertz ederrak, itsasoa batetik eta belardiak eta mendiak bestetik.

Aurten, “Biodibertsitatearen Nazioarteko urtea” den honetan, Kontseilu Nagusiak  “Conservatoire National du Littoral” erreserba naturala bereganatu du eta gune hau izango da festaren ardatzetako bat. Era berean, Antoine d'Abbadie ikerlari eta zientifiko handia jaio zenaren bigarren mendeurrena izanik, Hendaiako d´Abbadie familiaren gaztelua ikusgai izango da. Bertan, gainera, haur eta helduek entretenigarri ugari izango dituzte.

Ekintza programa

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia