Albisteak

Nafarroak,
2010eko Martxoaren 9a

Nafarroak, Akitania eta EAErekin batera Euroeskualde sendo bat burutu dezan eskatu dio oposizioak Sanzi

Nafarroako parlamentuko oposizio taldeek "iraganeko mamuak ahaztuz" eta "etorkizunera begiratuz" Euskal Autonomia Erkidegoarekin eta Akitaniarekin batera euroeskualdearen sorreran lidergoa hartu dezan eskatu diote Nafarroako gobernu buruari, Miguel Sanzi. Presidenteak erantzun die Euroeskualdearen inguruko dokumentu ofizialik duenean aztertu eta Nafarroarako komenigarria den erabakia hartuko duela.

Nafarroa Bai-k eta EBk eskatutako parlamentu batzordean egin zituen Sanzek adierazpen hauek, batez ere, EAErekin eta Akitaniarekin eskualde arteko lankidetzarako gonbiteari uko egiteagatik. Bere hitzetan, ez zen inolako gonbidapen instituzionalik egin, “kontaktu pertsonala” besterik ez zen izan.
Nafarroako gobernu buruaren iritziz, dokumentu formalik dagoenean, euroeskualdearen helburu zehatzak eta argiak finkatzen dituenean, ikertuko omen ditu. “Gure behar nagusiak, orain, krisitik ahalik eta azkarren atera gaitezen lanpostuak sortzea da”.

Bere iritziz, gainera, “ez da unerik egokiena” eta “ez litzateke oso etikoa, bat batean, 2000 urtean Akitania eta Euskadirekin adostu genuen protokoloa aldatzea”.
Presidenteak Nafarroa eta Akitaniaren eta Nafarroa eta EAEren arteko akordioak defendatu zituen eta, gogor kritikatu “kultur interesen edota lankidetza argudiopean” helburu eta interes politikoak bilatzen dituzten alderdiak.

 Artikulua ikusi

Bideoa ikusi

 

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia