Albisteak

10.000
2010eko Urriaren 13a

10.000 lagunek baino gehiagok parte hartu dute Dantza Hirian zikloan

Dantza Hirian zikloaren bosgarren edizioak oso datu onak lortu ditu eta etorkizunera baikor begiratzen dute antolatzaileek. 35 artistak baino gehiagok parte hartu du zikloan, 8 herritan 10 orduko ikuskizuna taularatu dute eta 10.100 ikusle izan dituzte guztira.

Mugaz Gaindiko festibal mugikorra Donostian, Irun, Hendaia, Azkaine, Ziburu, Baiona, Errenteria eta Donibane Lohitzunetik igaro da

Guztira, 22 ikuskizun programatu dira, residentzian dagoen artista batek parte hartu du, estreinaldi bat, eskola haurrentzako lau emanaldi, bideo dantza instalazio bat eta lau sentsibilizazio ekintza egin dira.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia