Albisteak

Lurralde
2010eko Urriaren 14a

Lurralde lankidetza bultzatuko dute Baionako eta Gipuzkoako Ganberek

Gipuzkoa eta Baionako ganberek Bihartean eratu dute, mugaz gaindiko bi lurraldetako garapen ekonomikoan, industrialean, formakuntzan, berrikuntzan eta internazionalizazioan lan egingo duen mugaz gaindiko erakundea.
 
 
Bihartean, Interes ekonomikoko erakunderen gorpuzkera juridikopean, bi lurraldetak oganberek sortzen duten mugaz gaindiko egitura europar lehenengoan bihurtu da. Dituen helbur nagusien artean, elkarren arteko proiektuen garapena eta promozioa dira nabarmenenak, baita beste aldeko lurretan errotu edota negozioak egin nahi dituen enpresaren zubi lana egitea ere.
 
 
Era berean, Biharteanek mugaz gaindiko gaien inguruko lan saio bereziak antolatu ditu eta kanpoko merkatuetara bideratzeko estrategia zehatzak egiten lagunduko du.
 
Alde bateko zein besteko enpresen arteko jardunaldiei dagokienez datorren azaroaren 30ean lehena izango da. Donostian bilduko dira "Muga gabeko lankidetza enpresiara" titulua duen hitzaldia entzun et a eztabaidatzeko.

Mugaz Gaindiko Ganbera
BIhartean sortzeko ideia ikerketa baten ondorioz sortu zen. Horretan, 1300 elkarrizketa egin ziren mugaren bi aldetan, enpresek zituzten beharrez eta baliabideez galdetu zitzaien. Elkarrizketatu ziren enpresen %42k  beste aldeko enpresekin harremanak zituztela azaleratu zuen ikerketak.

Beste ondorio azpimarragarrien artean, galdetutako erdiak beste aldean zer egiten den eta nola lan egiten den ez dakiela eta merkaturik ez dutela ezagutzen dira.

www.bihartean.com

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia