Albisteak

Andeetako
2010eko Urriaren 19a

Andeetako eta Piriniotako mugaz gaindiko harremanak aztergai

Urriaren 20 eta 21 egunetan, asteazkena eta osteguna, Donostiako Kirol Etxean Pirinio eta Andetako jardunaldiak egingo dira Gipuzkoako Foru Aldundiko Kanpo Ekintzako eta Kiroletako departamentuaren babesarekin. Perutik, Kataluinatik eta Euskaditik iritsitako 10 bat ikerlarik Pirinio eta Andeetako mugaz gaindiko errealitaten inguruan egindako lanaren ondorioak aurkeztuko dituzte.

2010eko apirila eta uztaila artean egindako lan-ikerketak munduan dagoen tokirik ederrenetakoa ezagutzera eta ulertzen lagundu die: Titicaca; zeinetan herri bat bizi den, Aymararra, eta euskaldunekin hainbat gertuko elementu dituzten. Baina, batez ere, hainbat estatutako herritarrak zer nolako mugaz gaindiko esperientziak dituzten ondo ezagutu dituzte.

Jardunaldi horietan Peru, Bolivia eta Txile artean bizi den Aymara herriaren inguruan hausnartuko da, mugaz gaindiko harremanaz eta egoeraz. Eta ikerketarako Aymararrak hartu dira Titicaca lakuaren inguruan biltzen direlako, mugimendu handiko herria delako eta euren arteko harremanak oso sendoak eta jarraituak direlako.

Andeetako mugaz gaindiko mugimenduak jardunaldien abiapuntu izango dira baina, era berean, piriniotako mugaz gaindiko errealitateaz hitz egiteko aukera ere emango du. Horrela Kataluiniako eta Euskadiko adituak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kanpo Harremanetako zuzendaritzako ordezkariekin bateraeuren errealitateez hitz egingo dute.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia