Albisteak

Euskampusa
2010eko Azaroaren 2a

Euskampusa Eurohirira zabaltzen hasi da

Nazioarteko Bikaintasun Kanpus kalifikazioa lortu eta gero, Euskal Herriko Unibertsitatea mugaz gaindiko kanpusaren proiektua garatzen hasi da.
 
EHUko arduradunek emandako lehen pausoa, Frantziako Gobernuak Bikaintasun maila eman zion Bordeleko Unibertsitatearekin akordioa sinatzea izan da. Akordio horrekin nazioarte mailan eragina izan nahi duen sarea eraiki nahi dute, jakinduria eta ahalmen zientifiko eta teknologikoen garapenerako Atlantiar ardatzaren erreferente izango dena .

Bi erakunde horiek eraikiko duten Kanpusak, proiektuen, ikasleen, talentuaren eta industriaren erakartzaile izan nahi du. Adibidez, kokaleku bila dabilen enpresa bati azpiegiturak eta partekaturiko baliabideak eskaini ahalko dizkio. Bordeleko zein EHUn egonaldi partekatuak eskainiz errazago izango da nazioarte mailako ikasleak erakartzea ere.
 

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia