Albisteak

Hurrengo
2010eko Azaroaren 19a

Hurrengo 12 hilabeteetan Hondarribia izango da Mugaz Gaindiko Kontsortzioko buru

Hendaiako udaletxean egindako Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Kontsortzioaren azken bileran, Hodarribiako alkate den Aitor Kerejeta izendatu zuten presidente berri. Bera izango da hurrengo 12 hilabetetan buru izango dena eta ondoan, Jean Baptiste Sallaberry eta José Antonio Santano presidente orde lehena eta bigarrena izango dira.

Kargua uzte ekitaldian Sallaberryk Kerejeta zoriontzeaz gain, bere agindupean eginiko lana azpimarratu nahi izan zuen, besteak beste, Baionako eta Iruneko ospitalen arteko gerturatzea eta erabiltzea eta suhiltzaileen arteko elkartrukaketarena.

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Kontsortzioaren presidente berri izendaturik, Aitor Kerejetak, hausnarketa prozesu sakon bat hasiko zutela eta orain arteko ekimen kultural, turistiko eta bestelakoak bultzatzen jarraituko zutela adierazi zuen. Gogoan izan zuen ere mugikortasunaren gaiaren garrantzia eta horretan ere garapen handiagoa bultzatuko zuela azpimarratu zuen.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia