Albisteak

2010eko Abenduaren 2a

Diputazioak eta Atlantiar Piriniotako Departamentuak akordioa berretsi dute

Orain bost urte bi erakundeek, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Atlantiar Piriniotako Departamentuak, elkarren arteko harremana sendotzeko dokumentua sinatu zuten eta elkarlana oso interesgarria izan denez, bide berdinetik jarraitzea erabaki dute elkarlanerako dokumentua berretsiz. "Aurrerapausoak eman beharra daude jendeak nabarmen ikusi ditzan" azpimarratu zuen Iñaki Galdos Kanpo Ekintzako diputatuak.
 
Donostiako Miramar jauregian egin zen aurkezpenera Frantziako zein Gipuzkoako erakunde askotako ordezkariak izan ziren. Urte hauetan egindako lanaren balorazioa egin zen baina baita ere aurrera egiteko izandako arazoak eta eragozpenak, odenamendu juridiko ezberdinak, bide administratiboak edo hizkuntza. Galdosen hitzetan, "nota onarekin amaitu da elkarlana baina asko dugu oraindik egiteko". "Proiektuaren eraikuntza geldoa da nahiz eta elkarrekin ados egon eta helburu berdinak izan" azpimarratu zuen Jean Jacques Laserrek, Atlantiar Piriniotako Departamentuko presidente ordeak.
Datozen 5 urtetan gizarte politika izango da helburu nagusia, batez ere hirugarren adinekoei, ezinduei eta adin txikikoei dagokionean. Mugaz gaindiko udalekuak ere errepikatuko dira; kirolaren batzar teknikoa indartuko da, besteak beste, www.transpyresport.com web orriaren bitartez; Lorea proiektuaren bitartez ingurumen lanen garapenarekin jarraituko da. Kultura alorrean hizkuntza eta ondarea izango dira langai. Nekazaritza, industria eta turismo gaietan lurralde garapen eta antolamenduaz hausnartuko da baita erakunde eta administrazioaren modernizazioaz. Larrialdietarako protokoloak ere garrantzizkoak izango dira hurrnego urteetan, batez ere, suhiltzaileei dagokionean.

Bideoa ikusi

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia