Albisteak

Muga
2010eko Abenduaren 9a

Muga Gaindiko kontsumoaren barometroa eta Jardunbide egokien karta aurkeztu da Irunen

Irungo Kontsumo bulegoak, Bidasoa Aktiva eta Ikertalderekin batera bultzatu duten Ikerketaren helburu nagusia Irungo denda eta merkatal guneen konpetitibitate maila hobetzea da.

Mugaz Gaindiko Kontsumoaren Barometroak, mugaz gaindiko kontsumitzaileak nongoak diren eta zer nolako kontsumoa egiten duten aztertu du. Ikerketa udan egin da, jende gehien mugitzen den urtaroan, eta Irungo komertzioetan erosketak egiten zeuden Frantziar turistak elkarrizketatu dira.

Ikerketa horrekin batera, Enpresa Jardunbide egokien Karta egin da, horren bitartez, Irungo udalerria saltzeko erabiliko diren ekintzak garatuko dituzten enpresa sarea osatzeko.

 

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia