Albisteak

Donostia-Miarritzeko
2010eko Abenduaren 10a

Donostia-Miarritzeko aireportura autopistaz zuzeneko zerbitzu berria

Abenduaren 13tik aurrera linea berria izango dugu Donostia eta Miarritzeko aireportuaren artean. Linea Donostiako geltokitik abiatuko da (Pio XII plazatik) eta autobidean barrena joango da Miarritzeko aireportuko irteeren terminaleraino, geldialdirik egin gabe.

Itzulerako ibilbidea Miarritzeko aireportuko helmugen terminalaren ondoko nasetatik abiatuko da, eta autobidean barrena iritsiko da Donostiako Pio XII plazaraino.
Ibilbidearen iraupena 45 minutukoa izango da.

Irteerak egunero izango dira. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ez da zerbitzurik izango:
Donostia – Miarritzeko aireportua: 14:30
Miarritzeko aireportua - Donostia: 15:30

Donostian Transportes Pesa, S.A.ren txarteldegian salduko dira txartelak (Antso Jakituna 33), eta aurrez erosteko aukera ere izango da. Igandeetan autobusean bertan salduko dira txartelak.
Miarritzeko aireportuan autobusean bertan salduko dira txartelak.
Txartelaren prezioa 6,55 eurokoa izango da, pertsona eta ibilbideko. Ordainketa eskudirutan egin beharko da nahitaez. Lurraldebus txartel bakarra eta zordunketa- edo kreditu-txartelak ez dira baliozkoak izango linea honetako zerbitzuak ordaintzeko.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia