Albisteak

PLAE-ren
2010eko Abenduaren 3a

PLAE-ren 2010-eko ekintzen balantzea

2010eko PLAEren jardueren emaitzak oso positiboak izan dira; izan ere, elkartea Garraioaren eta Logistikaren 3 azokatan egon da bere standarekin, herrialdeko zein nazioarteko 30 Garraio eta Logistika jardunaldietara joan da bisitari gisa, PLAEren proiektuei eta jarduerei buruzko 2 Dibulgazio Jardunaldi antolatu ditu Bilboko Deuston eta Baionako UITn, eta 3 ikerketa egin ditu AETNren esparruan. Halaber, Euroeskualdeko azpiegituren 2 bisitaldi antolatu ditu: Mugerreko CEFera, Baionan, eta Arabako Arasur Plataforma Multimodalera, bai eta Europako Jardunbide Egokien bisitaldia ere, Suediako Malmoko Portura. Era berean, itsas, lur eta trenbide logistikari eta garraioari buruzko 3 Jardunaldi Tekniko antolatu ditu Euskadin eta Akitanian eta, azkenik, urtero bezala, VII. Atlantic Logistic Foruma antolatu du Irunen.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia