Albisteak

Baiona
2010eko Abenduaren 5a

Baiona Rugby taldea Realeko kolorez eta kamisetaz jantziko da

Stade Toulousseren kontra Anoetan jokatu duen partidan izango da, martxoaren 5ean. Eta egun horretarako Baionakoek 32.000 lagun bildu nahi dituzte Donostiako Estadioan Top 14ko txapelketako partidan.

«Lehendabizikoz Rugby talde batek futbol talde bateko kamisetarekin jokatuko du, nahiz eta marrak aldatuko dituzten. Anoetan jokatu behar dugu Stade Toulousainen aurka eta Realeko kamisetarekin jokatzeak indar handiago emango digu. Realak erakusten ari den indarra emango digula pentsatzen dugu». Aviron Bayonnaiseko presidenteak Francis Salagoityk, argi eta garbi utzi zituen Baionan rugbyaren alde dauden sentimenduak eta zer nolako garrantzia zuen mundu mailan honenen artean dagoen Toulouseren aurka jokatzeak.

Ederra izango da Donostia, Baiona eta Biarritz Eurohiria proiketuarekin batzen dituen harremanak sendotzeko, elkarren arteko mugaz gaindiko harremanak oraindik gehiago lantzeko. «Donostia eta Baionaren arteko elkartrukaketak bi hiriak aberastuko ditu. Donostiak zorte ona emnago dienaren konfidantza dugu», aipatu zuen Donostiako alkatea den Odon Elorzak.

 

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia