Albisteak

Kanbo-Baiona
2010eko Abenduaren 14a

Kanbo-Baiona Hiritartasunaren alde. 53 lagunek 14 kilometroko txangoa egin zuten

Urtarrilan Donostiatik atera zen lehen etaparen eta geroko 11 irtenaldi ondoren, joan den igandean amaitu zen Donostia eta Baiona batzen dituen ibilbidea egiteko antolatu ziren ekitaldiaekin. Hori guztia Donostiako 2016ko hiritartasunaren aldeko ekimenean.

Guztira 2005 lagunek parte hartu dute 11 txango horietan. Guztira 169 kilometroko ibilbidea. Joan den igandean, paseatzaileek azken etapa egin zuten, 14 kilometroko Kanbo eta Baiona artekoa. Denetara adin guztietako 200 emakume eta 153 gizonezkok egin dute bidearen zatiren bat.

Azkeneko etapa hiru ordukoa izan zen, eguzkitsua eta bailara berde eta paisaia zorgarriz osatua. Amaiera Rafael Zulaikak zuzentzen duen Baionako Euskal Museoan zegoen. Han Jean René Echegarayk, Baionako Udaleko zinegotziak egin zien harrera, animo eta eskerrez beteriko hitzak erabiliz.. Bertan ziren ere, Hiritartasunaren arduraduna den Marisol Garmendia eta Jesús Mª Alquézar, antolatzaile lanak egin zituen Euskal Kanping elkarteko presidentea. Ekitladiaren amaiera Donostia-Baiona Mugaz Gaindiko Agentziaren kide den Dani Arbuluk jarri zuen.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia