Albisteak

TESS
2010eko Abenduaren 27a

TESS sarearen Atlantiar Pirinioetarako azterketa-bisita

Gizarte Ekonomiaren eta solidarioaren, TESS-aren, Mugaz Gaindiko Euskadiko eta Nafarroako ordezkariak Frantziako Atlantiar Pirinioetako departamentuko ordezkariekin bildu ziren, lanbideratzearen inguruan, "epe laburreko zirkuitoak" deiturikoetan eta nekazari produktore eta herritarren arteko distribuzio esperientziak ezagutzeko eta elkartrukatzeko azterketa-bisitan.

Jardunbide egokiak elkartrukatzea eta lurralde ezberdinetan aplikatze prozesuak zeintzuk diren ezagutzea helburu duen egitasmoa da. Lehen bisita horretan, lurraldea eta bertako biztanleak gerturatzea eta errotzea eta garapen jasangarria errespetatuz lan aukera berriak sortzea helburu duten proiektuak ezagutu ziren.

Jardunaldi horietan TESSeko hiru kide direnak parte hartu zuten: KONFEKOOP (Euskadiko Kooperatiba Konfederazioa), ANEL (Nafarroako Lan Enpresen Elkartea) eta Cress Aquitaine (Chambre Régionale de l´Économie sociale et solidaire d´Aquitaine).

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia