Albisteak

2011ko Urtarrilaren 2a

Mugaz Gaindiko enpresa berrikuntza bultzatuko du Mondragon Unibertsitateak

Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien Fakultateak eta Baionako Ingeniaritza Eskolak (Estia) Eralan2 izeneko proiektua jarriko dute abian. Horren helburua mugaren bi aldeetako enpresen arteko elkarlana eta berrrikuntza bultzatzea da.

Proiektu horrek 1,1 milioi euroko aurrekontua du eta 3 urtetan gauzatuko da. Bidasoaldeako enpresa ehunaren inguruan langileentzako ikerketarako, jarraikortasunerako eta formaziorako esparrua sortzen saiatuko dira.

Eralan2 proiektuan 50 ikerlari lanean arituko dira enpresa ehuna osatzen duten enpresen %95 aztertzen, zerbitzu enpresak eta industria, enpresa txiki horiek baitira dirulaguntza gutxien jasotzen dituztenak.

Enpresen arteko Mugaz Gaindiko Lankidetza, ordea, ez da hor geldituko,  Bidasoa Activak eta Ipar Euskal herriko udaleen Elkarteak (CCSPB) Innov-Mugabe proiektua garatuko baitute.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia